Zergaitik Eibar?

“Klimatoia, klima-aldaketak eragindako efektuei aurre egiteko behar diren aldaketa sozial eta ekonomikoen katalizatzailea izan daitezke”.

Istorio txikiak dira, ereduaren, paradigmaren aldaketa sor dezaketenak. Eibar, bere eskualdeak, eta hauen antzerako tokiek, garrantzi berezia izango dute eraldaketa honetan. Hemen, biztanleriaren nukleo garrantzitsuak kontzentratzen dira, eta bizikidetzarako esparru bat suposatzen dute, etorkizunari buruzko beldurrak eta zalantzak dituen mundu globalizatuan. Halaber, aukerez eta erronkez betetako espazioak dira, non pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko eta ingurumenaren ekosistemak hobetzeko gai diren ekimen berritzaileak garatu ditzakegun. Horrek tokian tokiko eragin positiboa du, baina baita mundu mailan ere.

Eibarren “Klimatoia” ospatzea eta garatzea, etorkizunerako apustua da. Etorkizunaren aldeko apostua, belaunaldi berriak protagonista direlarik, erakunde publikoek, enpresek eta Akademiak babestuta. Gazteak izan behar dira aldaketa honen buru. Eibarko “Klimatoia”, aldaketa sortarazi dezaketen istoria txiki eta ekintza horiek sustatzeko plataforma izan daiteke, ezinhobea deneko azpiegitura industrial, edukatibo eta teknologiko batez babestuta, proiektu berriak burutu ahal izateko. Aukera guzti hauek, berrikuntza eta ekintzailetzarako ekosistema bat pizten lagundu dezakete, trantsizio energetiko eta ekologikorako proiektuak sortuz, Klima Aldaketaren arintzeko eta egokitzeko irtenbideak bilatzeko helburuarekin.