urriak 25, 26 eta 27

Klimatoia Eibar 2019 norentzat?apunta zaitez!

“Mundua begira daukagu. Klimaren aldeko ekintzara pasatzeko garaia da. #Klimaekintza-ra pasatzeko garaia da”

EIBAR – URRIAK 25, 26 ETA 27

Klimatoia, asteburu osoko maratoi bat da, eta bertan, gure planetaren egoeraz arduratuta dauden pertsona gehiagorekin lan egiteko aukera izango duzu, klima aldaketaren aurrean irtenbideak aurkitzeko.

Aurten, bigarren aldiz, “Eibarko Klimatoia 2019” ospatuko da. Lehen edizioan izandako esperientzia ona dela eta, ekimen honen garapenean sakontzera animatu gara, beste behin antolatuz. Urriaren 25, 26 eta 27an izango da aurten.

Ekimen hau, CLIMATE-KIC.ORG plataformaren barruan antolatu da, “Global Climathon Day”-ren antolatzailea. 113 hiri batzen dituen sarea da, klima aldaketaren kontra lan egiteko sorkuntza bateratuko maratoiak antolatzen dituena, ekintzaile, profesional eta ikasle gazteak inspiratuz eta konektatuz.

 

 

Urriaren 25, 26 eta 27an, zuk zeuk, instituzioek, erakundeek, edo enpresek proposatutako erronkei konponbideak aurkitzeko aukera izango duzu, gure etorkizuna eta planetarena hobetzea helburu delarik. Lan-taldeetan antolatuko gara, parte-hartzaile guztien ezagutza bateratuz, eta gainera, klima aldaketan, energian eta ekintzailetzan adituak diren pertsonen laguntza izango dugu.

 Klimatoi hau Eibarren antolatu ahal izateko, Eibarko Udalaren laguntza izan dugu. Ekimen honekin, Eibar bera, eta Debabarreneko eskualdea, Europa mailan ezagunak izatea nahi dugu, ekintzailetza sustatzen duten tokiak bezala, klima aldaketaren kontrako borrokan, eraginkortasun energetikoan, edota energia berriztagarrietan. Eskualdean jada azpiegitura industrial eta hezitzaile garrantzitsua dago, ekintzailetza sustatzeko, eta Klimatoia horren kimua izatea nahi dugu.

 

Zuk ere zure harri-koskorra ekarri nahi baduzu, eta #KlimaEkintza-ri ekin nahi badiozu, BAT EGIN ekimen honekin, eta zure ezagutza partekatu ezazu, proposatuko diren erronkentzat, irtenbide berritzaileak aurkitzeko.

ZURE ZAIN GAUDE!