Norentzat

Eibarko Klimatoia, eko-ekintzaile gazteei zuzenduta dago: 

Unibeertsitateko (graduak, masterrak) eta lanbide heziketako azken mailako ikasleak

Ikasketak amaitu berri dutenek, eta klima aldaketaren mitigazio eta adaptaziorako, eraginkortasun energetikorako, edota energia berriztagarrietarako irtenbideak aurkitu nahi dutenak

Orokorrean, gizarte bezala dauzkagun erronka handientzat, irtenbide berritzaileak aurkitu nahiean dauden gazteak, ekintzailetzarako aukerak aldiberean sortuz

Zelan parte hartu?

Parte hartzeko, ekitaldian izena ematearekin nahiko da. Klimatoiaren lehen egunean, gehien deitzen dizun erronka aukera dezakezu, eta taldeak, aurkeztu direneko erronken arabera antolatuko dira.

Zer lortzen dute parte hartzaileek?

Klimatoian parte hartzeak, honelako onurak ekar litzake:

  • Klima aldaketa, eta trantsizio ekologiko eta energetikoaren inguruko ezagutza espezifikoa

  • Eko-ekintzailetza eta berrikuntza iraunkorrari buruzko konpetentziak

  • Erronkak proposatu dituzten enpresa eta erakundeekin harremana
  • Gradu/master amaierako lanak, doktoretzarako ikerketak edota inkubazio programak

  • Enpresak sortzeko ideiak, aukerak eta lankidetzak

  • Estatu eta nazioarteko mailako ekitaldi ospetsuetan parte hartzea

Nork proposatzen ditu erronkak?

Ekintzaileek, erakunde publiko eta pribatuek, enpresek, koopertibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek. 

Zelan hartzen dute parte?

Erankunde, enpresa edo elkarte batek, klima aldaketa, aurreztea, eraginkortasun energetikoa, hondakinen tratamendua edo kutsadura faktore esanguratsua deneko erronka edo behar bat badu, proposamena egin dezake, antolatzaileekin harremanetan jarriz kontaktuko formularioaren bitartez. Helburua, klima aldaketaren mitigazio eta adaptazioan lagundu dezaketen emaitzak lortzea da.

Klimatoira erronka ekartzean, parte hartzaileek, klima aldaketa eta ekintzailetzako adituekin bat, bideragarriak direneko irtenbideak identifikatu beharko dituzte, ekintzailetzako proiektu bat sortzeko helburuarekin.

Zer lortzen dute Klimatoian parte hartzen duten erakunde, enpresa eta elkarteek? 

Hauek dira lortu daitezkeen onurak:

  • Proposatutako erronken inguruko ideia eta ezagutza berria lortzea
  • talentu gaztearen identifikazioa
  • Klima aldaketaren aurrean, irtenbideak bilatzen ditueneko ekosistema ekintzaile berri baten parte hartzea
  • Proiektu berritzaileak eta doktoregoko ikerketak mentorizatu edo inkubatu
  • Barne-ekintzailetzako proiektuak sortzeko ideiak, aukerak eta lankidetzak
  • Gizarte Ardurako politiken garapena